Akira Yoshida dantzariak saio berezi bat eskainiko du Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 6a

Akira Yoshida dantzari, koreografo eta perfomerra.

Maiatzaren 15ean eskainiko duen masterclassean parte hartzeko izena emateko epea ireki dute

Akira Yoshida dantzari, koreografo eta perfomerrak masterclass bat eskainiko du Leitzan. Maiatzaren 15ean, 19:00etan, Leitzako kiroldegian izanen da eta hamasei urtetik gorako edonork parte hartu dezake. Saioa behar bezala egin ahal izateko, parte hartzaile kopurua mugatu eta izena emateko epea ireki dute. Interesa duenak kultura@leitza.eus helbidera idatzi beharko du maiatzaren 12a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun