Maiatzaren 8an, ostiralean, gaueko hamarretan itxiko dute errepidea eta maiatzaren 10eko, igandeko, 10:00ak arte egonen da itxita. Donostiarako noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute eta Iruñera bidean, Andoainen, Sorabillako lotunean.
Leitzaldetik Donostiara doazenei, GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza) joatea gomendatu diete eta Iruñera doazenek, Leitza eta Uitzi arteko errepidea (GI-2135) erabil dezakete. Ibilbide luzeko joan-etorrien kasuan, N-1 errepidea hartzea eta Altsasutik joatea gomendatu dute.