Apirilaren 20tik 29ra Leitzako kaxkabeltza elkarteko komertzioetan eta zerbitzuetan erosketak egin dituztenen artean, 1.000 euroko saria zozketatu dute. Saria pertsona bakarrari eman beharrean, hamar saridun egon dira eta bakoitzak Kaxkabeltzako komertzio eta zerbitzuetan erabiltzeko 100 euroko erosketa txartel bat irabazi du. Hauek dira irabazleak:
- Fran Urkiola
- Angel Juantorena
- Aloña Mendizabal
- Iraitz Uriarte
- Maria Angeles Hernandorena
- Ixabel Zabaleta
- Jose Antonio Gomez
- Lurdes Zabalo
- Izaskun Olano
- F. C.
Irabazleek maiatzaren 31ra arte izanen dute bonuak erabiltzeko aukera.