Leitzako igerilekuko taberna kudeatzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 4a

Leitzako igerilekuak ekain erdialdetik irail hasierara arte egoten dira zabalik.

Proposamenak Leitzako kiroldegian aurkez daitezke maiatzaren 8ra arte

2026ko udako denboraldian, Leitzako igerilekuko taberna kudeatzeko deialdia kaleratu dute Leitzako Udalak eta Anikotek. Deialdian parte hartzeko euskara jakitea ezinbestekoa izanen da eta kudeaketarako laguntza ekonomikoa izanen dela aurreratu dute. Interesa dutenek, maiatzaren 8ra arte izanen dute proposamenak aurkezteko epea. Segidan, eskainitako zerbitzuak baloratu eta esleipena eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun