Tomas Erviti leitzarra omendu dute Nafarroako Akordeoilarien Topaketan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 29a

Nafarroako akordeoilarien topaketa egin zuten apirilaren 24an Leitzan. Nafarroa osoko ehun akordeoilari inguru elkartu ziren eta hitzordua baliatu zuten Tomas Erviti musikari leitzarra omentzeko. Hamabi urterekin hasi zen Erviti akordeoia ikasten eta 70 urte geroago, musikarekin gozatu eta gozarazten segitzen du. (Argazkiak: Manex Moreno)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun