Leitzako Plazako Pilota Txapelketan izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

Iazko finaleko irudi bat. Argazkia: Juanito Barriola

Aurrera Elkarteak antolatutako Plazako Pilota Txapelketak 33. edizioa beteko du aurten. Izena emateko epea apirilaren 30era arte egonen da zabalik.

Hamabost urtetik gorakoek parte hartu dezakete eta pilota goxoarekin jokatuko dituzte partidak. Txapelketa maiatzeko bigarren asteburuan hasiko dela aurreratu dute antolatzaileek eta, urtero bezala, festen atarian jokatuko dute finala. Kanporaketako partidak noiz izanen diren aurrerago jakinaraziko dute, izena ematen duten pilotari kopuruaren arabera erabakiko dutelako zein formatutan jokatuko duten txapelketa. Parte hartu nahi duten pilotariek Plaza aseguru etxean eman beharko dute izena apirilaren 30a baino lehen eta bikoteko 30 euro ordaindu beharko dituzte.

Iaz, hamasei bikotek parte hartu zuten txapelketan eta Eñaut Goikoetxea eta Mikel Martinez izan ziren irabazleak, Mikel Sagastibeltzari eta Ibai Gili 22 eta 15 irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun