[OLERKIA] Liburuaren Eguna

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

Gaur, apirilaren 23a, Liburuaren Eguna da, eta hori gogoan, poema hau partekatu nahi izan du Begoña Zabaletak. 

Arima pausatu zen
gorpuztutako liburuan,
hartu berria zuen arnasa
munduratzen den 
izaki baten gisan,
bizi berriaren usainak
eraman ninduen harengana,
leun zuen azala, distiratsu, 
ertzeetatik, bataioaren
ur tanta sakratuak
zerizkion oraindik.

Bizipozez laztandu nahi izan nuen
bere izpirituko haragia,
azal eta mami, ore zuria,
zenbatutako orriez jantzia, 
hizki beltxaranak
josiak zituen
bere arima hegaldunak,
hunkidurez barne-barnetik
poetak loratuak, 
poetei bakarrik
ematen zaien ohorez,
brodatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun