'Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak’ liburuxka aurkeztuko dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 21a

Herrietan zaintza sistema eraldatzeko gakoak biltzen dituen liburuxka osatu du Udalbiltzak, Emaginen eta adituen laguntzarekin. (Udalbiltza)

Udalbiltzak, Emaginen eta aditu mahai baten laguntzarekin osatu duen liburuxka hau apirilaren 22an, 18:00etan, aurkeztuko dute Leitzako Herri Aretoan.

Herrietan zaintza sistema eraldatzeko gakoak biltzen dituen liburuxka bat argitaratu zuen pasa den udazkenean Udalbiltzak, Emaginen eta adi mahai baten laguntzarekin. Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak izena du liburuxkak, eta bertan bildutakoak hausnartzeko jardunaldi bat antolatu zuten azaroaren 7an, Miramon Teknologia Parkean (Donostia). Orain, liburuxka hori eta bertan bildutako hausnarketak Euskal Herriko hainbat txokotan zabaltzeko unea ailegatu da. Liburuxkan bildutako ideiak eta edukiak aurkeztea eta osatzea izanen da saio hauen helburua;eta Udalbiltzako eta Emagineko kideek gidatuko dituzte. Apirilaren 22an, 18:00etan eginen dute aurkezpena Leitzako Herri Aretoan eta eskualdeko eragile eta herritarrei egin diete bertaratzeko deia. Eduki nagusiak aurkezteaz gain, herrialde horietako eragile eta herritarren hausnarketak biltzeko baliatuko baitituzte saioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun