Apirilaren 23an, 17:00etan, Leitzako liburutegian eginen dute Untxi zuria jarduera. Baliabide naturalen kudeaketa txarrak biosferan dituen ondorioei buruz kontzientziatzea da asmoa. Gazteek ingurumenaren etorkizunean eragin positiboa izan dezaketela azpimarratu nahi dute, permakulturaren balioak eta jasangarritasunaren garrantzia zenbatekoa den erakutsiz.
Izena emateko 621 248 024 zenbakira deitu edo biblilei@navarra.es helbidera idatzi behar da.