Kale nagusia jendez lepo, festa egun handien itxura zuten Leitzako kaleek apirilaren 18an. 16:30ean hasi zen herri krosa eta 2023 eta 2016 artean jaiotakoak izan ziren lasterka egiten lehenbizikoak. 800 metro egin zituzten lasterka eta ez ziren gutxi izan, haurrekin batera lasterka egin zuten gurasoak ere. Segidan, gaztetxoen txanda izan zen eta bi kilometro eta erdiko itzulia osatu zuten. Hauek izan ziren sailkapenak:
| BENJAMINAK (mutilak) |
| 1. Lander Sanz (Leitza) |
| 2. Eihar Ariztimuño Olano (Leitza) |
| 1. leitzarra: Lander Sanz |
| BENJAMINAK (neskak) |
| 1. Maddi Eskudero |
| 2. Aiora Astrain (Leitza) |
| 1. leitzarra: Aiora Astrain |
| GAZTETXOAK (mutilak) |
| 1. Aiert Baraibar (Areso) |
| 2. Amets Zubillaga (Berastegi) |
| 1. Leitzarra: Xabi Zugarramurdi |
| GAZTETXOAK (neskak) |
| 1. Enara Irazoki eta June Urkiola (batera helmugan) |
| 1. leitzarra: Enara Irazoki eta June Urkiola |
Helduek, bi ibilbide zituzten aukeran: 5 kilometroko itzulia eta 10 kilometrokoa. Denera, 211 parte hartzaile izan ziren.
| 5 KILOMETROKO LASTERKETA (mutilak) |
| 1. Raul Amatriain Arraiza (Uitzi) |
| 2. Aritz Intxaurrondo Mujika (Berastegi) |
| 1. leitzarra: Fernando Irazoki |
| 5 KILOMETROKO LASTERKETA (neskak) |
| 1. Idoia Nogales Alberdi (Deba) |
| 2. Enea Erkizia Amoroz (Doneztebe) |
| 1. leitzarra: Leire Zestau Azpiroz |
| 10 KILOMETROKO LASTERKETA (mutilak) |
| 1. Iñigo Lasarte Garcia (Lekunberri) |
| 2. Mourad Hmidache (Leitza) |
| 1. leitzarra: Mourad Hmidache |
| 10 KILOMETROKO LASTERKETA (neskak) |
| 1. Eguzkiñe Zabaleta Caballero (Donostia) |
| 2. Itxaro Zabaleta Telleria (Leitza) |
|
1. leitzarra: Itxaro Zabaleta Telleria |
Lasterketako sailkapen osoak hemen: lasterketa laburra eta lasterketa luzea.