Goizuetako irakurle taldeak Mikel Pagadizabalen bisita izanen du asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 20a

Mikel Pagadizabal 'Bisitaria' liburuarekin.

Apirilaren 22an, 18:30ean, Tifanitxon elkartuko dira.

Mikel Pagadizabalen Bisita liburua irakurtzen ari dira azkeneko hilabeteetan Goizuetako irakurle taldeko kideak. «Zientzia fikziozko eleberri labur ganberroa» dela esanez aurkeztu dute liburua eta etxean irakurritakoa taldean elkarbanatzeaz gain, idazlearekin berarekin hitz egiteko aukera ere izanen dute. Apirilaren 22an, 18:30ean, Tifanitxon elkartuko da irakurle taldea eta Mikel Pagadizabal bera ere bertan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun