Leitzako Kaxkabeltza elkarteak mila euroko saria zozketatuko du

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 17a

Apirilaren 20tik 29ra arte eginen dute udaberriko kanpaina berezia.

Apirilaren 20tik 29ra Leitzako kaxkabeltza elkarteko komertzio eta zerbitzuetan erosketak egiten dituztenek saria eskura dezakete. 100 euroko hamar erosketa txartel banatuko dituzte.

Udaberriko kanpaina martxan jarriko du apirilaren 20an Leitzako Kaxkabeltza elkarteak. Herriko komertzio eta zerbitzuak erabiltzen dituztenak saritzeko 1.000 euro banatuko dituzte.  Saria pertsona bakarrari eman beharrean, hamar saridun egonen dira eta bakoitzak Kaxkabeltzako komertzio eta zerbitzuetan erabiltzeko 100 euroko erosketa txartel bat irabaziko du. Apirilaren 30ean eginen dute zozketa eta irabazleek maiatzaren 31ra arte izanen dute bonuak erabiltzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun