Apirilaren 18an eta 19an zinemaren bueltan osatuko dute Leitzako Herri Aretoko agenda. Pedro Almodovarrek zuzendutako Amarga navidad filma ikusteko aukera izanen da 17:00etan eta segidan, 19:30etik aurrera, Pillion filma eskainiko dute.
Amarga navidad Pedro Almodovar zuzendariaren azken lana da. Barbara Lennie eta Leonardo Sbaraglia dira protagonistak eta beste hainbat aktore espainiarrek ere parte hartzen dute filmean: Aitana Sanchez-Gijonek, Victoria Luengok... Zuzendariaren 25. lan luzea da eta fikzioa eta errealitatea uztartzen ditu, kritikoek diotenez: «bere bizitzaren antzik handiena duen fima onduz».