[ARGAZKIAK] Iñigo Leceak eta Jon Jauregik irabazi dute Leitzako Frontenis Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 15a

28 bikotek parte hartu zuten Leitzako gazteek antolatutako frontenis txapelketan.

Apirilaren 7tik 10era, Amazabal pilotalekuan jokatu zituzten partidak eta giro ezin hobea sortu zen. Iñigo Lecea eta Jon Jauregi izan ziren txapelketako irabazleak, Julen eta Oier Garaiburu mendean hartuta. Txapelketaren lehenbiziko edizioa zen aurtengoa eta badute hurrengorako erronka, emakumeen parte hartzea lortzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun