2023ko udal hauteskundeak ongi gogoan dituzte herritarrek. Hautagaitzak aurkezteko epeak bukatuta, ez zen herritarren osatutako zerrendarik aurkeztu. Bi hauteskunde deialdi eta hamaika bileren ondotik, herritarrek osatutako kudeaketa batzorde baten esku gelditu zen 2024an Aresoko Udala. Udalak ez luke egoera errepikatzerik nahi eta horretarako, 2027an egingo dituzte udal hauteskundeetarako lanak aurreratzen hasi nahi dute.
Udalak bilera deitu du herritarrekin apirilaren 16an, ostegunean. Udaletxean elkartuko dira, 19:00etan. Herrian zein giro dagoen neurtu eta egon litezkeen aukera desberdinak jarriko dituzte mahai gainean. Herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.