'Galduen zergatia' ikuskizuna taularatuko dute igandean Leitzako Herri Aretoan

Akira Yoshidak dantza eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunean.

Akira Yoshidak dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du apirilaren 12an, igandean.

Leitzako Herri Aretoan, 19:00etan hasiko da emanaldia. Umorearen eta bizitzaren gordintasunaren artean mugituko da aktore eta zuzendaria. Sarrerak kulturaleitza.eus-en eskura daitezke zazpi eurotan edo egunean bertan, zortzi euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun