[ARGAZKIAK] Giro ederra izan dute Leitzako areto futbol txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 9a

Anikote kiroldegian jokatu zuten txapelketa apirilaren 3an eta 4an. Hamaika talde aritu ziren: bederatzi talde mutilen kategorian eta bi talde nesketan. Mutiletan, Betelu taldea izan zen irabazlea eta nesketan, Joafitas.

Areto futbol txapelketaren hirugarren edizioa izan zen aurtengoa eta kiroldegiko harmailak bete ziren beste behin ere. Hamasei urtetik gorako neska-mutilei eman zieten txapelketan parte hartzeko aukera eta zortzi eta hamabi urte artekoentzat ere erakustaldi partiduak antolatu zituzten.

Apirilaren 3an, ostiralean, goizeko bederatzietan hasi eta iluntzeko zortziak eta laurdenera arte, 45 minuturo jokatu zituzten mutilek kanporaketako partiduak.  Apirilaren 4an, larunbatean, segida izan zuen txapelketak: final laurdenetako, final erdietako eta finalak jokatu zituzten. Nesken bi taldek bakarrik eman zutenez izena, zuzenean jokatu zuten finala.

NESKEN TXAPELKETA
  • Txapeldunak: Joafitas
  • Txapeldunordeak: Mantxitas.
MUTILEN TXAPELKETA
  • Txapeldunak: Betelu.
  • Txapeldun-ordeak: Kabarzeno.
  • Hirugarrenak: Notthingam Miedo.
  • Txapelketako jokalari hoberena: Luken Kasares
  • Finaleko jokalari hoberena: Igor Garmendia
  • Pitxitxia: Ekaitz Eskamendi
  • Atezain hobena: Iker Gil

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun