Oporraldiren bat tartean tokatzen denean, zinema proiekzioak egunez aldatu eta igandean eta astelehenean izaten dira. Halaxe gertatuko da apirilaren 5ean eta 6an. Baba Yaga eta Sorginkerien liburua animaziozko filma ikusteko aukera izanen da 17:00etan. Sentimental value filma emanen dute 19:30ean. Igandean jatorrizko hizkuntzan ikusteko aukera izanen da eta astelehenean, gaztelerara bikoiztuta. Sarrerak kulturaleitza.eus atarian edo egunean bertan leihatilan eskura daitezke.