Goizueta BTT martxarako izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 1a

Iaz berrehun bat parte hartzaile izan ziren.

Uztailaren 4an eginen dute Goizueta BTT martxaren bigarren edizioa. Gaur goizeko bederatzietan ireki dute izena emateko epea.

Goizuetako mendietan barna bizikletarekin gozatzeko aukera eskainiko dute aurtengoan ere. Uztailaren 4an eginen dute Goizueta BTT martxaren bigarren edizioa. Bi ibilbide osatu dituzte antolatzaileek eta parte hartzaileek aukeratu beharko dute ibilbide luzea edo motza egin nahi duten. Ibilbide luzeak 38 kilometro eta 1.400 metroko desnibela izanen ditu eta motzak 28 kilometro eta 900 metroko desnibela. Plazatik 09:00etan elkarrekin aterako dira ibilbide luzea zein motza eginen duten txirrindulariak. 

Izena emateko epea, apirilaren 1ean, goizeko bederatzietan irekiko dute eta kronoak.com-en egin beharko da. Uztailaren 1era arte egonen da horretarako aukera eta parte hartzaile bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu.

Kamisetak eskuragarri

Aurten ere partaide guztien artean, kamisetak banatuko dituzte eta erosteko aukera ere izanen da Amaia kafetegian, hamabi euroren truke. Eskaera egiteko azkeneko eguna maiatzaren 29a izanen da eta ordainduta utzi beharko da. Kamisetak probaren egunean banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun