Kaskoz kasko Goizuetatik Arantzara joanen dira Arainburu mendi taldekoak martxoaren 28an. Hemezortzi lagunetara mugatu dute parte hartzaile kopurua eta oraindik toki libre batzuk gelditzen dira. Joan nahi duenak gaur du izena emateko azkeneko eguna, Amaia kafetegian. Autobusa hamabost euro ordaindu beharko dira izena ematerako orduan. Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du.