Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua Leitzara ailegatuko da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 26a

Tartean, 'Erreka zoko hortan' film laburra emanen dute.

Korrikako programazioaren barruan, Laburbiraren parte izanen da Leitzako Herri Aretoa. Martxoaren 28an, 18:30etik aurrera, punta-puntako zazpi film labur ikusteko aukera izanen da.

Euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburrak guztiak, euskal zinemagintza hauspotu eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea baita zirkuitoaren helburua. Olentzerori eskatu nion, Erreka zoko hortan, Fishy, A-Maniki, Geratzen den hori, Orain zer? eta Hotzikara film laburrak ikusteko aukera izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun