2011n antolatu zuten Nafarroako akordeoilarien lehenbiziko topaketa eta geroztik, urtero egin dute. Aurtengo topaketa Leitzan izanen da, apirilaren 25ean. Nafarroako kulturan akordeoiari merezi duen lekua eman eta jai eta herri bileretan jotzeko tradizioari eustea da asmoa.
Topaketa 11:00etan hasiko da eta eskolako jantokitik abiatuta, kalejiran joanen dira herriko plazara. 12:00 aldera ongietorria egin eta gero, kalez kale ibiliko dira. Kalejira eskolako jantokian bukatuko dute 14:00etan. Bazkaria 14:30ean izanen da Santamaria jatetxearen eskutik. Bazkalondoan hainbat saski zozketatuko dituzte eta horretarako boletoak salgai jarriko dituzte. 17:00etan kontzertuak izanen dira jantokian eta 18:00etatik aurrera akordeoilariak herriko tabernetan joz ibiliko dira.
Bazkarirako txartelak martxoaren 31ra arte, haurrena 17 eurotan eta helduena 42 eurotan eskura daitezke. Apirilaren 1etik 16era erosten dituztenek 47 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko eta informazio gehiagorako acordeoiana@gmail.com-era idatzi behar da.