Aresoko Plaza Zaharrean jarri duten desfibriladorea erabiltzen ikasteko aukera emanen diete herritarrei. Ikastaroa dohainik eskainiko dute, baina izena ematea beharrezkoa da. Gaur, hilak 25, da izena emateko azkeneko eguna eta oraindik tokiren bat libre dagoela adierazi dute. Interesa dutenek areso@areso.eus-era idatzi beharko dute.