Leitzako Jeiki eta Hernaniko Kantuz abesbatzak entzuteko aukera izanen da igandean Leitzako elizan. Vinaixa Gartzia eta Igor Arroyo ariko dira zuzendari lanetan eta organoan Arkaitz Mendoza izanen dute lagun. Gainera, abesbatzak zuzentzeaz gain, bakarlari ere ariko da Vinaixa Gartzia sopranoa. Bukaeran, elkarrekin abestuko dute bi abesbatzetako kideek.