Osinalde Bertso Sariketako finalerako sailkatu da Eki Mateorena leitzarra

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 23a

Ezkerrik hasita bigarrena da Eki Mateorena bertsolari leitzarra. Osinberde sariketako bertze bertsolariekin ageri da argazkian.

Larunbatean egin zuten Zaldibian Osinberde bertso sariketa. Maddi Agirrek irabazi zuen sariketa, eta harekin batera Osinalde Sariketako finalerako txartela lortu du Eki Mateorena leitzarrak. 

Apirilaren 11n jokatuko dute Osinaldeko finala Gabiriko Osinalde elkartean. Eskualdeko bi bertsolarik parte hartu dute sariketan eta biak ariko dira finalean: Haira Aizpurua saratarra eta Eki Mateorena leitzarra. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun