Lehenbizi Goizuetan eta ondotik Aranon eginen du geldialdia. Goizuetako eskolako ikasleek 14:30 aldera arte eginen dute liburu trukea eta, 14:30etik 15:30era, liburuak eskolako atarira aterata, herritar guztiek izanen dute liburuak maileguan hartu edo itzultzeko aukera. Gero, Goizuetatik Aranorako bidea hartuko du liburutegi ibiltariak eta 16:00etatik 16:30era han izanen da. Liburuak eskatzeko biblilei@navarra.es helbidera edo 621 24 80 24 telefonora idatzi behar da.