Ametsetako debuta egin du Beñat Apezetxea goizuetarrak profesionaletan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 20a

Beñat Apezetxeak herritarren babes handia izan zuen igandean Tolosako Beotibarren jokatu eta irabazi zuen profesionaletako lehen partidan.

Argazkian ageri denez, herritarren babes ederra izan zuen Beñat Apezetxea pilotari goizuetarrak ASPErekin debutatu eta profesionaletan jokatutako lehen partidan. Igandean izan zen bere ametsetako debut hori Tolosako Beotibarren. Beñat Rezusta izan zuen bizkartzain Apezetxea II.ak eta 22-11 irabazi zieten Peio Etxeberriari eta Bikuñari.

Rezustarekin batera 22-11 irabazi die Etxeberriari eta Bikuñari igandean Tolosako Beotibarren jokatutako lehen partidan

Tolosako pilotalekua ‘Eurra Beñat’ zioten kamisetez eta pankartaz bete zen eta hasierako urduritasunak uxatuta, estreineko partida bikaina egin zuen Apezetxea II.ak, era guztietako tantoak eginez, sakez, sake-errematean, ezker gantxoz zabalean eta azkena, dotorea, eskuin boleaz pilota goxo goxo utziz txokoan… Hamaika guztira.

Beñat Apezetxea familiarekin Beotibarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun