Hiru urtetik hogei urtera arteko 110 dantzarik parte hartu zuten ekitaldian. Goizeko 11:30ean eskolako frontoian elkartu ziren Goizuetako Umore Ona, Leitzako Aurrera, Añorgako Arkaitz eta Aresoko dantza taldeko dantzariak. Agintarien dantzarekin hasi zuten emanaldia eta herritik egitekoa zuten kalejira frontoian eginez, hainbat dantza eskaini zituzten.
Umore Ona elkartean elkarrekin bazkaldu eta arratsaldeko lau eta erdietan dantza emanaldia eskaini zuten lau herrietako dantzariek. Goizuetako Zahagi dantzarekin borobildu zuten emanaldia. Bukatzeko, txokolate beroa eta herriko trikitilarien emanaldia izan zuten.