'Biolentzia kontsumitzen al dugu?' erakusketa ikusgai Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 18a

Erakusketan ikusgai egonen den argazkietako bat.

Martxoaren 19tik 27ra Biolentzia kontsumitzen al dugu? erakusketa jarriko dute ikusgai Leitzako liburutegian, astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 20:00etara.

Setem elkarteak antolatuta, Arropa garbia mundu mailako kanpainaren parte da. Hamabi eta hogeita bost urte arteko gazteei zuzendua dago. Honekin lotuta, Laika, beldar ausarta jarduera eginen dute martxoaren 24an, 17:00etan. Bost eta bederatzi urte artekoentzat da egokia eta ordubeteko saioan,  kamishibaia eta tailerra eginen dituzte. Martxoaren 19an liburutegia itxita egonen dela ere jakinarazi du eta laister liburutegian xahututako nobelak hartzeko gunea jarriko dutela aurreratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun