Gazteekin parte hartze saio irekia eginen dute martxoaren 18an

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 16a

Hamasei eta hogeita zortzi urte arteko gazteei egin diete bertaratzeko deia. (argazkia: Freepik)

Hamasei eta hogeita zortzi urte arteko gazteak elkartu eta dituzten beharrak, ideiak... mahai gainean jartzea da asmoa eta elkarrekin irtenbideak bilatzea.

Martxoaren 18an, udaletxeko batzar aretoan egin dute hitzordua, 18:00etatik 21:00etara, eta hamasei eta hogeita zortzi urte arteko edonork parte hartu dezake. Oreka proiektuaren baitan antolatu dute saioa eta aditu talde baten laguntzarekin egoeraren diagnostikoa egin eta herriko etorkizuneko proiektuetan eragina izatea da asmoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun