Urteroko ohitura mantendu dute Aresoko guraso elkarteko kideek eta arbolak landatzeko hitzordua egin dute. Atzo arratsaldean plaza zaharrean elkartu eta Eluseder ingurura joan ziren. Bertan landatu zituzten 90 haritz eta arratsaldekoa egin ondotik, futbolean aritu ziren jolasean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.