Larunbatean Leitzan egitekoa zuten Enduro Txiki Pest proba atzeratzea erabaki dute

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 12a

Apirilaren 19ra atzeratu dute hitzordua.

Larunbaterako euria iragarrita dagoenez, proba atzeratu eta apirilaren 19an egitea erabaki dute Leitza MTB taldeko kideek.

Martxoaren 14an egitekoa zuten Enduro Txiki Pest probaren lehenbiziko edizioa. Izen emateak beteta, 100 parte hartzaile espero zituzten. Antolatzaileek hasieratik esana zuten, probaren eguna gerturatu ahala eguraldi iragarpenak aldekoak ez baziren atzeratu eginen zutela, eta hala gertatu da. Apirilaren 19rako egin dute hitzordu berria.

Izena eman eta data berrian joateko modurik ez dutenek, uko egiteko aukera izanen dute, antolatzaileei jakinarazita. Libre gelditzen diren dortsalekin, izena emateko epea aurrerago irekiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun