Evolution haurrei zuzendako animaziozko filma da. Lurretik kanpoko substantzia batek Zoeren DNA bere maskota exotikoenarekin nahasten duenean abentura oso dibertigarri bat hasten da: gizakiak animalia eta animaliak gizaki bihurtzen dira. Adostasun batera iritsi beharko dute mundua salbatzeko.
Aida y vuelta pelikulak Espainiako telebistan bederatzi urtez eman zuten Aida telesaileko grabaketa egun baten fikziozko kontakizuna egiten du. Telesail horretan parte hartu zuten aktoreak dira pelikulako protagonistak, besteak beste, Miren Ibarguren, Carmen Machi, Eduardo Casanova eta Pepe Viyuela.