XXV. Eskolarteko topaketetarako logoa aukeratu dute

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 11

Goizuetan egin zituzten azkenekoz topaketak. Aurten aresoarren txanda da.

Leitza, Goizueta, Areso, Arano eta Ezkurrako haur, guraso eta eskolen arteko topaketek aurten mugarri berezia dute. XXV. urteurrena ospatuko dute maiatzaren 30ean Areson. Urteurren borobila dela eta, antolatzaileek topaketen logoa berritzeko lehiaketa antolatu zuten, ospakizunari irudi berritua eta berezia emateko asmoz. 

Guztira 17 logo aurkeztu dira lehiaketara eta parte hartzaile guztiek sormen, kolore eta ilusio handiz landutako proposamenak aurkeztu dituzte. Epaimahaiak lan guztien kalitatea eta mezua baloratu ondoren, erabaki du aurtengo logo irabazlea Gereño-Brazete familiak aurkeztutakoa izan dela. Familia osoarentzako Sendavivarako sarrerak eskuratuko dituzte. Parte hartzaileen artean zozketatutako saria, berriz, Nieto-Elustondo familiarentzat izan da eta 30 euroko bonu kulturala jasoko dute. Sariak topaketen egunean banatuko dituzte eta aurkeztutako lan guztiak ikusgai jarriko dituzte. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten haur, guraso eta irakasle guztiei, erakutsitako inplikazio eta sormenagatik.

Hamazazpi logo aurkeztu dituzte lehiaketara eta Gereño-Brazete familiak egindakoa izan da irabazlea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun