Kulturen arteko bizikidetza mahaia aurkeztuko dute Leitzan eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 11

Herrietako kulturen aniztasuna ospatu dute azken urteetan. Irudian, Leitza koloretan festa.

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko kultur artekotasun teknikariak deitu ditu bilerak, gaur Leitzan eta bihar Goizuetan. Esku artean dituen egitasmoak herritarrei azaldu eta haien ekarpenak biltzea da asmoa. 

Kultur artekotasun teknikariaren figura nondik datorren azaldu eta aurten zein egitasmo landuko dituen azaldu nahi duela aurreratu du teknikariak: «Kulturen Arteko Bizikidetza Dignostikoa osatzeko bidean da eta herritarrei galdetegi bat egitea da asmoa». Haru eman zuzena ere bultzatu nahi du: «ekintzak zehatzak proposatzeko herritarrekin eta eragileekin kontaktu zuzena izatea nahi nuke».

Leitza eta Goizueta koloretan egitasmoak ere egin dira azkeneko urteetan eta estrategia horren barrenean, harrera, kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoa eta xenofobiaren aurkako borroka ere badira Kultur artekotasunetik lantzen diren gaiak. Ekintzetan parte hartu, hausnartu, proposamenak egin, zalantza eta kezkak argitu nahi dituztenentzat gune bat sortzea da kulturen arteko bizikidetza mahaiaren helburua. Urtean bi aldiz elkartzea proposatzen dute: «urte hasieran, urteko egitasmoen aurkezpena eta antolaketa egin eta urte bukaeran, ebaluazioa eta proposamenak biltzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun