[ARGAZKIAK] Jende ugari ibili da asteburuan Kaxkabeltza elkarteak antolatutako azokan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 10a

Martxoaren 7an eta 8an herritar zein bisitari ugarik egin zuten sartu-irtena Amazabal pilotalekuan. Kaxkabeltza elkarteko bost kidek jarri zuten postua eta «orokorrean azokaren balorazio ona» egin dute.

 

 

Martxoaren 7an, goizeko hamarretan ireki zituzten azokako ateak eta eguerdi partean bildu zen jende gehiena. Pagotxaren bila asko; jantzi eta oinetakoekin batera, jaki gozoak eta liburu dendako hainbat produktu ere eros zitezkeen. Haurrek margotzeko txokoa ere jarri zuten eta arratsaldean txokolatea banatu zuten, biek arrakasta izan zutela diote antolatzaileek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun