Punk doinuak nagusi izanen dira martxoaren 13an Atekabeltzen

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 10a

Brigade Loco taldekoak ariko dira, baita Aingura eta Dña Eskopeta & The Kartutxo ere.

Aingura, Brigade Loco, Dña Eskopeta & The Kartutxos taldeek kontzertua eskainiko dute ostiralean Atekabeltzen, 22:00etatik aurrera. Gaua bukatzeko, Infernu DJ ariko da.

Sarrerak Torrean eskura daitezke edo 666 11 38 28ra idatzita. Egun horretan bilduko duten dirua Aroztegiko auzipetuei laguntzeko izanen da. Hau ez da izanen auzipetuei laguntzeko herrian egin duten ekimen bakarra. Beatrizenean gazta baten pisua asmatzeko erronka luzatu dute eta nahi beste saiakera egin daitezke irabazteko. Saiakera bakoitzagatik hiru euro ordaindu behar dira. Torrea tabernan herriko produktuekin osatutako saskia jarri dute. Zenbakiak torrean eskura daitezke eta martxoaren 11n jakinaraziko dute irabazlearen izena. Maimur liburudendan diru ekarpenak egin nahi dituztenentzat eltxetxu bat jarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun