Aralar Musika Eskolako ikasleek entzunaldiak eskainiko dituzte Goizuetan eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 9a

Datozen egunetan hainbat emanaldi eskainiko dituzte Aralar Musika Eskolako ikasleek.

Martxoaren 10ean eta 11n Leitzako Herri Aretoan izanen dira emanaldiak eta martxoaren 12an, Goizuetako udaletxeko ganbaran.

Aralar Musika Eskolako ikasleek jendaurrean erakutsiko dute orain arte ikasitakoa. Martxoaren 10ean, asteartean, 16:30etik aurrera entzunaldia eskainiko dute pop rockeko, saxofoiko, zeharkako xirulako eta txistuko ikasleek. Horien atzetik, 17:30 aldera, akordeoi eta trikitixa ikasleen txanda izanen da.

Martxoaren 11n, asteazkenean, 17:15ean piano ikasleek eskainiko dute emanaldia. 18:15ean perkusio ikasleak igoko dira oholtzara eta 19:00etatik aurrera gitarrakoak. 

Martxoaren 12an, ostegunean, Goizuetako ikasleen txanda izanen da. Goizuetako udaletxeko ganbaran, 17:00etan hasiko dira entzunaldiak eta perkusioko, zeharkako xirulako, gitarrako, pianoko, trikitixako eta pop rockeko ikasleak ariko dira. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun