Goizuetako Txondorra elkartea sortu dute

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 6a

Goizuetako Txondorraren Eguna ospatu zuten 2023an.

Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta oroimen historikoa, ingurumenaren zaintza eta ohitura zaharrak sustatzen dituzten jarduerak bultzatu nahi dituzte. 

2023an Goizuetan lehenbizikoz antolatu zuten Txondor Egunaren segida bezala uler liteke elkartearen sorrera. Garai bateko ohitura berreskuratu eta balioan jartzea lortu zuten ekimenarekin: auzolanean maiatzaren bukaeran egin zuten txondorra,  ekainaren 3ko ospakizunean piztu eta bertatik, 1.500 kilo ikatz atera zituzten uztailean. 

Bazkidetza kanpaina martxan

Elkartea sortzearekin batera, bazkide izateko aukera ere zabaldu dute. 14 urtetik gorako edonor izan daiteke kide. Nahikoa da izen-abizenak, NANa, helbide elektronikoa eta telefonoa ematea. Urteko kuota 20 eurokoa izanen da.  Edozein zalantza edo galdera izanez gero, emailez jarri daiteke elkarteko kideekin harremanetan, goizuetatxondorra@gmail.comhelbide elektronikora idatzita.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun