Azkeneko bi urteetan bezalaxe, futbolean aritzeko aukera izanen dute Aste Santuko oporraldian Leitzan. Apirilaren 3an eta 4an areto futbol txapelketa antolatu dute. Pasa den urtean hamalau taldek eman zuten izena eta aurten kopuru hori mantendu eta gainditzea da asmoa.
Txapelketan bi multzotan banatuta ariko dira, neskak alde batetik eta mutilak bestetik. Hamasei urtetik gorako edonork parte hartu dezake txapelketan, leitzarra izan edo ez.
Izena emateko azken eguna martxoaren 10a izanen da eta, gehienez, hamabi jokalariko taldeak onartuko dituzte. Izena emateko leitzako.futbol.txapelketa3@gmail.com helbidera idatzi edo sare sozialen bidez zabaldu duten formularioa bete behar da. Sariak izena ematen duten pertsona kopuruaren araberakoak izanen direla aurreratu dute antolatzaileek.