Leitzako Kaxkabeltza elkarteak stock azoka antolatu du asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 5a

Amazabal pilotalekuan izanen da azoka.

Herriko bost merkatarik parte hartuko dute Amazabal pilotalekuan eginen duten azoka berezian

Udazken eta neguko salgai hondarrak eramanen dituzte Lirain arropa dendak, Bi pausok eta Leitza Kirolakek. Eskaintza, ordea, ez da mugatuko jantzi edo oinetakoetara, Txokosferak eta Astiz liburu dendak ere parte hartuko dute azokan. Amazabal pilotalekuan izanen da eta larunbatean egun osoz eta igandean goizean egonen da irekita.  Martxoaren 7an, larunbatean, 10:00etan irekiko dituzte atea eta 19:00etan itxi. Tartean, 18:30 aldera, txokolatea banatuko dute bertaratzen direnen artean. Martxoaren 8an, igandean, 10:00etatik 13:30era egonen da azoka irekita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun