Martxoak 8

Martxoaren 8an hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 5a

Borroka transfeministarekin bat egiteko deia egin du Lañaidek.

'Beste mundu bat feminismotik' posible dela aldarrikatzeko eguerditik iluntzera arteko egitaraua antolatu du Lañaidek.

Martxoaren 8an, kalera ateratzeko deia egin du Lañaidek. Mobilizazioa eginen dute 12:00etan eta ondoren, bermuta hartuko dute Torrean. Bazkaritarako elkartuko dira gero, Emakumeen* bazkari autogestionatua antolatu dute Atekabeltzen 14:30etik aurrera. Bukatzeko, iluntzean, Leitzako Herri Aretoan Hegan egiteko gogoa da emanaldia ikustera joateko proposamena egin dute. Talde murriztuentzat eskaintzen duten antzezlana da eta lehenbiziko pasea 19:00etan eta bigarrena 19:45ean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun