Gorputz kontzientzia eta mugimendu terapia zikloa antolatu dute Goizuetako familia txokoan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 26a

0-3 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendutako saioak dira. (argazkia: freepik)

Martxoaren 7an, 16an, 21ean eta 29an izanen dira saioak.

Goizuetako Familia Txokoak haurren garapenerako eta familien arteko topagune izateko saioak antolatzen ditu. 0-3 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendutako ekintzak izaten dira eta profesionalekin zalantzak argitu eta beste familiekin esperientziak partekatzea da helburua. Martxoan, gorputz kontzientzia eta mugimendu terapia lantzeko asmoa dute eta ziklo bat antolatu dute. Martxoaren 7an, 16an, 21ean eta 29an, Goizuetako udaletxeko ganbaran elkartuko dira 10:00etatik 11:30etara.
 
Dohainik eskainiko dituzte saioak, baina gizarte zerbitzuetara deituta izena eman behar da martxoaren 4a baino lehen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun