Herrian dauden beharrei herritik erantzutea da herri kooperatiba baten helburua: «zerbitzuak eskaini eta proiektuak sustatzea». Horretantxe aritu dira azken hilabeteetan talde eragileko eta udaleko ordezkariak eta hemendik aurrerako bidea, herritarrekin batera egin nahiko lukete: «Herri kooperatiba sortzeko garaia da».
Herri batzarra
Lehenbiziko pausoa, azken hilabeetan ikusi eta ikasitakoa herritarrei azaltzea izanen da. Herri batzarra deitu dute martxoaren 2an, 18:30ean, udaletxean eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia: «herriko zerbitzuen bultzatzaile eta sortzaile izateko aukera dute»
Herri kooperatiba sortzeko komunitatea lantzea ezinbestekoa da: «Herritarrak, herriko eragileak eta udala dira komunitate horren parte». Proiektu irekia dela azpimarratu dute: «Herritar guztiak izan daitezke bazkide eta kooperatiban bazkide guztiek dute erabakitzeko eskubidea».