Goizuetan Ibilaldi Osasuntsua egiteko aukera izanen dute ostiralean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 25a

65 urtetik gorako goizuetarrei egin diete parte hartzeko deia.

Jubilatuen Etxean elkartuko dira 10:00etan.

Otsailaren 6an egin zuten azkeneko ibilaldi osasuntsua Goizuetako adinekoek eta otsailaren 27an izanen da hurrengoa. Jubilatuen Etxean elkartuko dira 10:00etan. Josune Eizmendi gidari dutela, pare bat orduko itzulia osatuko dute eta eguraldiaren arabera, momentuan erabakiko dute nondik barna eginen duten itzulia. Ibilaldiaren bukaeran, hamaiketakoa eginen dute elkarrekin. Kirol pixka bat egin bidenabar, lagunartean kontu kontari aritzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun