Arbolaren Egunaren jatorriari buruzko solasaldia eskainiko dute ostegunean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 24a

Iñaki Sanz-Azkuek emanen du hitzaldia. (Argazkia: Kronika)

Otsailaren 26an, ostegunean, Iñaki Sanz-Azkuek hitzaldia eskainiko du 18:30etik aurrera. Fiesta del Árbola. Estatu Batuetatik Goizueta izenburupean, ohitura honen nondik norakoak argituko ditu.

Iñaki Sanz-Azkuek Kronikarako egindako idatzian azaltzen duenez, duela 120 urte egin zuten lehenbizikoz Goizuetan Arbolaren Eguna: «Fiesta del Árbol izenarekin, 1906ko martxoaren 4an ospatu zen aurrenekoz». Ostegunean Goizuetako udaletxeko ganbaran eskainiko duen hitzaldian ektialdi honen bueltan udal artxiboetan eta liburuetan topatu dituen hainbat datu azalduko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun