Etxez etxeko laguntzan udako oporraldiak betetzeko langile bila ari da Zaindu Leitzaldea

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 10a

Adinekoak edo menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko langileak kontratatu nahi dituzte. (argazkia: magnific)

Adineko eta mendekotasuna duten pertsonei arreta eta laguntza eskainiko dieten zaintzaileak kontratatu nahi dituzte, Oporraldiko ordezkapenak egiteko. 

Zaindu Leitzaldea irabazi asmorik gabeko elkarteak lan eskaintza kaleratu du. Etxez etxeko laguntza eskaini ahal izateko, oporraldiko ordezkapenak egiteko zaintzaileak kontratu nahi dituzte. Azaldu dutenez, «pertsona arduratsuak, enpatikoak eta konprometituak» bilatzen dituzte eta beharrezkoa izanen da formazioa izatea, euskaraz jakitea eta gidabaimena izatea. Gainera, zaintza arloan esperientzia izatea baloratuko dute.

Interesa dutenek zainduleitza@gmail.com helbidera idatzi edo 621 14 33 73 telefonora deitu dezakete.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun