Espainiako kluben arteko pilota txapelketako jardunaldia izanen dute gaur Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 20a

Umore Onako bikotea, duela bi aste Larraunen kontra jokatutako jardunaldiko atsedenaldi batean.

Goizuetako Umore Ona elkartea Espainiako kluben arteko txapelketako ohorezko mailan ari da aurten ere. Ostiral honetan etxean jokatuko dute jardunaldia. Zehazki, otsailaren 20an, ostiralean 18:30ean hasita, Goizuetako Umore Onaren eta Iruñeko Oberenaren arteko lehia izanen dute Lubineko frontoian.

Umore Ona eta Oberena izanen dira aurrez aurre Lubineko frontoian ostiralean 18:30ean hasita

Buruz buruko partidan, Umore Onako Beñat Apezetxea goizuetarra, Oberenako Javier Oskozen kontra ariko da. Binakakoan, berriz, Umore Onako Xabi Apaolazak eta Julen Arrazolak, Oberenako Oihan Ganabal igantziarra eta Ugaitz Apeztegia elizondoarra izanen dituzte arerio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun