Arainburu mendi taldekoak Leitzara joanen dira otsailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 20a

Urteko lehenbiziko irteera izanen da Arainburu mendi taldekoentzat.

Izena emateko azken eguna otsailaren 26a izanen da.

Urteko lehenbiziko irteera egiteko Leitzako mendi kaskoak aukeratu dituzte Arainburu mendi taldekoek. Otsailaren 28an Ireberra igoz, 19 kilometroko ibilaldi zirkularra osatuko dute. Herriko plazan elkartuko dira 07:30ean, eta itzulera 14:30 aldera izanen da. Irteera puntura denak autoz joanen dira. Izena emateko azken eguna otsailaren 26a izanen da. Bertan adierazi beharko du autoa emateko prest dagoenak. Bakoitzak bere hamaiketakoa, bazkaria eta aldatzeko arropak eraman beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun