Aldaka hautsita zuela, 82 urteko gizon bat erreskatatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 19a

Ezbeharra atzo iluntzean gertatu zen Goizuetako Petxin inguruan, 82 urteko gizona maldan behera erori eta aldaka hautsita, han bertan bere kabuz ezin mugituz gelditu zenean. Suhiltzaileek erreskatatu zuten eta mediku-erizainek lehen balorazioa egin ondotik, ospitalera eraman zuten proba osagarriak egin eta tratatzeko.

Erreskatera Goizuetako suhiltzaile boluntarioak, oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia bat eta mediku talde bat bertaratu ziren. Lehen balorazioa egin ondotik, osasun langileek aldakaren haustura egon zitekeela ikusi zuten, eta gizonezkoa Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eramatea erabaki zuten, proba osagarriak egin eta ondotik tratatzeko.
 
 
 
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun